XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Nik neuk filosofia orokar haren kritika beste nahiko lekutan ere egina dut, eta ez dut hemen zer esan berririk.

Munduaren eta historiaren eta edozer gauza sozialen erdibikuntza famatu horren kritika ere, halaber.

Marxistek egin ohi digute erdibikuntza hori gure artean: egiazki marxista ote da jokabide hori?.

Lukácsek ustez, hain zuzen erreazionarioen eta inperialisten amarrua omen da.

Erreazionarioena, ta ez beste inorena Lukácsek 1956-an eritzi honen alde ematen dituen arrazoiek beharbada gaurko euskal irakurle radikalari ez diote ezer esango: historia unibertsal konplikatu dena dilema sinple horretaraxe moztuz, sozialismo ala kapitalismo, aurrerakoi ala atzerakoi, etc., oraindik oraingoz derrigor burgesiarekin elkar-hartu beharrean dagoen sozialismoaren kaltetarako dela.

Gaur-gaurkozko baldintzetan, bada, Lukácsi dilema hori erreazionario huts iruditzen zaio.

(Azken finean proletargoa kulturarik ia batere gabe uzten du, gainera).

Onenean ere, ezkerkeriaren erreazioari jokoa egitea, iruditzen zaio, ta kontu berdinera dator (ik. saiaera).

Dilema hori materialismo edo marxismo vulgarrarena ere izan omen daiteke.

Eta, azkenik, dilema hori errebixionismo sozial-demokrataren aurka joatekoan izan omen zitekeen nola-hala bidezko, probokazio bezala (oraindik ere askotan eginkizun honexekin aurkitu ohi da) edo taktika bezala.

Althusserek horrixe berari eta marxismoaren karikatura deritza.